Mila pertsona inguru Abadesolo igerilekuen bigarren urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 6a, 00:01
Astearte honetan, apirilak 5, bi urte bete dira Abadesolo udal igerilekuak zabaldu zirenetik. Ia mila lagun parte hartu dute hori ospatzeko, 17:00etatik 21:00etara arte luzatu den ekitaldian; eta 400 tarta zati baino gehiago banatu dituzte. Gaur egun, 8.000 bazkide baino gehiago dituzte igerilekuek eta eskaerari erantzunez pixkanaka azpiegituran berriztatzen eta handitzen ari dira. Laster, beste eraikin bat egingo da gaur egun dagoenaren alboan, Tai-Chi eta auzotarrek eskatutako beste hainbat jarduera hartzeko. (Argazkian, Imanol Garai Sopelako alkatea tarta mozten).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun