Sindikatuek hauteskundeen ostean Osakidetza kudeatuko dutenei jakinarazi nahi izan zieten "gatazkan dagoen sektorera" helduko direla, eta "negoziatzeko borondaterik agertzen ez badute" hiru sindikatuen protestak aurrez aurre izango dituztela.
Grebaldien zenbakiak
Orain arte eskualdeka egindako sei greba egunetan emaitza onak izan dituztela esan zuten atzo sindikatuek. Lehen arretan %75,83 eta ospitaletan %65,12 dira ELA, SME eta SATSEk jakitera emandako greba segimenduko datuen media. Etzirako lanuztea oraindik arrakastatsuagoa izango delakoan daude.
Bestalde, grebaren aldeko sindikatuek "huts larritzat" daukate LAB, UGT eta CCOOk Jaurlaritzako Osasun Sailarekin otsailaren 23an sinatutako hitzarmena. Beraien ustez, hitzarmen horrekin «lau urteko negoziazio hutsunea behar bezalako oinarririk gabe» itxi nahi izan da.
Gaiaren inguruko albisteak:
Gaiaren inguruko berriak:
ELA, SATSE eta SMEren arabera, Osakidetzako langileen %80k egin du greba Uribe Kostan (2005 Mar 03)
Greba egongo da bihar eskualdeko osasun zentroetan (2005 Mar 02)
Martxoaren 3ra arte ez du eraginik izango eskualdean Osakidetzan deitutako grebak (2005 Ots 16)