Bihar eta etzirako hauteskunde-ekitaldiak prestatu ditu Getxon EAJ-EA koalizioak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 6a, 15:30
Gaur goizean, 10:50ak aldera, esku-orriak, gozokiak eta puxikak banatu dituzte EAJ-EA koalizioko kideek, Algortako Bidezabal kaleko osasun-etxean (argazkian) eta Kasune aldeko merkatu txikiko inguruetan. Biharko, EAEko hauteskundeei buruzko propaganda banaketaz gain, musika eta puztarriak izango dira Areetako Xake eta Eskoletako plazetan, arratsaldeko 19:00etan. Ostiralean, berriz, Itzubaltzeta / Erromoko Ganeta Plazan, koaliziokoek Haima, musika, puztarriak eta bertoko produktuen dastaketarako mahaia jarriko dituzte arratsaldeko 19:00etan antzinako batzokiaren aurrean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun