Gazte hauei 2001eko abuztuaren 5ean Portugaleten izan ziren kale istiluetan kalez jantzitako ertzainen auto baten kontra koktelak botatzea leporatzen dizkiete.
Inputatuak Arkaitz Goikoetxea (Algorta), Egoitz Coto (Barakaldo), Bittor Franco (Barakaldo), Zigor Blanco (Trapagan), Jon Sebaste Gurtubai (Bilbo) eta Ander Arrillaga (Portugalete) gazteak dira. Akusatuek beti ukatu dute horrekin inolako zerikusirik daukatenik. Baina Ertzaintzak dio txano batzuk topatu zituztela gertaeren inguruan eta inputatuen ADN aztarnak aurkitu zituztela txano horietan. Besterik gabe, inolako kontrolik gabe eta erabateko froga gisa!
Beste epaiketa ere kolokan
Arkaitz Goikoetxea, Endika Lejarzegi eta Kepa Saratxaga algortarrak eta beste 8 gazteren kontra amaitu gabe dagoen epaiketa berez datorren astelehenean egiteko zegoen, baina baliteke hau ere bertan behera gelditzea berriro, arrazoi berberengatik.
Epaiketa hau azarotik hona atzeratu da hainbat aldiz, eta azken konklusioak bakarrik falta dira amaitzeko.
Bestela ere, epaiketa bi hauek 2002ko urrian Bizkaian Ertzaintzak buruturiko sarekada handiaren ondorengoak dira. Sarekada hartan atxilotutako gazte ia guztiek tortura latzak salatu zituzten.
Gurasoak Elkarteak behin eta berriro salatu duenez, Ertzaintzak azken aldian arazoak izan ditu beren kontra jarritako tortura salaketa ugariekin, eta ADN metodo berria asmatu du zigortu nahi dituen gazteak espetxera sartzeko. Metodo horren bidez saihestu egiten ditu tortura salaketak, inkomunikazioan lortutako deklarazioen inguruko zalantzak
eta polizia moderno eta zientifiko gisa agertzen da, inongo kontrol eta berme judizialik gabe poltsikotik ateratzen dituzten ADN aztarnak erabiliz gazte borrokalariak inolako frogarik gabe zigortzeko.
Ertzaintzaren metodo berri hau salatu nahi dugu. Inork ez dakien nondik atera dituen ADN aztarna horiek ezin dira froga modura aurkeztu. Baita ere salatu nahi dugu Ertzaintza sistematikoki ari dela bere fitxategian sartuta dauzkaten guztien ADN aztarnak jasotzen, gero holakoetan edo bestetan erabili ahal izateko!
Kasu hauek kate baten beste begi bi besterik ez dira. Ertzaintzaren jokabide politikoak Euskal Herriaren askatasun prozesuan inplikatutako gazteak zigortu eta espetxeratzea du helburu, espainiar faxisten aurrean Jaurlaritzaren jokabideak zuritzeko asmoz.
Torturak erabiliz, frogarik gabe, muntaia polizialaz... ertzainek bizitza osorako espetxeratu nahi dituzte gazte hauek.
Ez dago hauen errugabetasunaz inor konbentzitu beharrik, baina argi eta garbi esan behar dugu espetxeratu nahi badituzte gutxienez berme juridikoak izan behar dituztela eta benetako frogen arabera egin behar dutela, Espainiako Entzutegi Nazionalean bestelako jokabidea aplikatzen dutela jakinean gaudelako.
Torturarik ez! Muntaia juridiko-polizialik ez! Euskal Herriak askatasuna behar du!
oihu@
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko agerkari elektronikoa
http://oihua.webgune.net
e-posta: oihua@barrutik.org
Gaiaren inguruko berriak:
Goikoetxea, Lejarzegi eta Saratxagaren kontrako epaiketa jarraituko du (2005 Mar 17)
Bihar jarraituko du Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegiren aurkako epaiketak (2005 Mar 17)
Bertan behera gelditu da berriro epaiketa, data zehatzik gabe (2005 Ots 23)
Baliteke bihar amaitzea Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegiren aurkako epaiketa (2005 Ots 21)
Senideek iragarri bezala, Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegi epaitzen hasi dira (2005 Ots 17)
Bertan behera gelditu da Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren aurkako epaiketa (2005 Ots 14)
Baliteke berriro atzeratzea Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren kontrako epaiketa (2005 Ots 11)
Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren kontrako epaiketa otsailaren 14an hasiko da (2005 Urt 27)
Otsailean epaituko dituzte Kepa Saratxaga, Arkaitz Goikoetxea eta Endika Lejarzegi (2004 Aza 18)
Algortako presoen gaineko berriak (2004 Urr 29)
Kepa Saratxaga, Endika Lejarzegi eta Arkaitz Goikoetxeari 22na urteko kartzel zigorra jarri nahi diete (2004 Urr 08)
22 urteko espetxe zigorra eskaera Ertzaintzaren muntaia eskandalagarrian (2003 Abe 19)