Ate Irekietako Jardunaldia egingo dute bihar Leioako campuseko kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 6a, 19:23
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Ate Irekien Jardunaldia antolatu du biharko Leioako campusean dagoen kiroldegian. Horrela, 08:00etatik 22:00etara, bisitari guztiek (ez bakarrik unibertsitateko kideek), doan sartu ahal izango dute kiroldegiko instalazioetan eta 13 jarduera ezberdin egin ahal izango dituzte.
EHUko iturriek prentsa-ohar bidez gaur jakinarazi dutenez, goizez, saskibaloi lehiaketa izango da pistan, 10:00etan hasita; ordubete geroago, futbol-aretoak hartuko du lekukoa eta xake txapelketa ere egingo da; 12:00etan 3x3 saskibaloi lehiaketa bat antolatu da, eta gimnasioan indoor arraunaren txapelketa izango da; 13:30ean, jaurtiketa libreen eta hirukoen lehiaketa batean hartuko dute parte bisitariek, eta 17:00etatik aurrera indoor hegaldia egin ahal izango dute.

Gainera, egun guztian zehar, eskalada-murrua erabiltzeko aukera izango dute EHUko kiroldegia bisitatzen dutenek, eta gimnasioan hainbat jarduera burutuko dira; hala nola, aerobic, indoor-zikloa, body balance, body pump eta fitness.

EHUko Leioako campuseko kiroldegia urtarrilaren 10ean inauguratu zuten. Bere azalera 5.000 metro koadrokoa da, 215 aparkaleku eta 300 pertsonentzako edukiera ditu.

Gaiaren inguruko berriak:

Gaur zabaldu ditu ateak Leioako campuseko kiroldegiak (2005 Urt 10)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun