Zarraoak zehaztu duenez, 5.500 metro koadroko azaleran eramango dute aurrera proiektua eta horietatik 2.747 metro koadro plazarako izango dira eta gainontzekoak kale eta inguruetarako. Lurpeko aparkalekuko sarrerak eta irteerak mugatzen dituzten plazako eremuetan arlangaitzezko horma bat egongo da, berdeguneekin osatua. Horietan 16 zuhaitz, heskaietarako 19 zuhaixka eta apaintzeko beste 25 jarriko dituzte. Guztira, 500 metro koadroko berdegunea egongo da.
Inguruko kaleak
Plaza erdialdeko azaleran, laranja argi koloreko baldosak jarriko dituzte, granitozko zerrenda aipagarriekin; eta inguruan baldosa grisak. Horrekin batera, Ezekiel Agirre eta Aurrezki Kutxa kaleetako aldeetan pergola bana jarriko dituzte eta 17 eserleku guztira. Aipatu kale horiek (gutxienez albo batean) oinezkoentzat izango dira, baita bien arteko Kresaltxu kaleko zatia ere. Lehenengo biak autoak eta oinezkoak batera joateko egokituko dituzte, azalera guztia altuera berberan eta oinezkoei lehentasuna emanez. Bi errepide zati horietan asfaltozko aglomeratua jarriko dute. Horretaz gain, Ezekiel Agirre kaleko aparkaleku batzuk eta Aurrezki Kutxako guztiak kentzea ere aurreikusten ari dira, "inguruko auzokideen iritzia kontuan hartuko bada ere", udal arduradunen hitzetan. Plazan aipatutako hiru kaleetatik sartu ahal izango da.
Kultur Etxea eta Herritarren Arretarako Itzubaltzeta / Erromoko Bulegoa kokatzen diren plaza ondoko eraikinaren barruko egokipena eta kanpoaldekoaren birmoldapena ere legegintzaldi honetan egin ahal izatea da Udalaren asmoa.
Hiritarren Arretarako Itzubaltzeta / Erromoko Bulegoa
Aurrezki Kutxa kalea, 3 (Kultur Etxearen eraikineko beheko solairua, Santa Eugeniako eskola zaharretan)
Telefonoa: 94 466 02 66
Fax: 94 466 01 16
e-mail: habromo@getxo.net
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.