Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzi-aretoak bertan behera utzi zuen atzo Justizia Sailaren agindua Estatuko espetxe politikako konpetentziak urratzen zituelakoan. Auzia 2003ko urriaren 31an abiatu zen, Estatuko abokatuak 2003ko uztaileko 30eko agindua errekurritu zuenean. EAEko Auzitegi Nagusiak hainbat argudio jaso ditu atzo kaleratutako txostenean (irakurri hemen, Izaronews-i esker). Haien artean, honakoak dira garrantzitsuenak:
- Espetxeen gaineko konpetentziak Gernikako estatutuaren arabera EAEko administrazioari dagozkio, baina transferentzia oraindik ez da egin eta, hortaz, auzitegiaren arabera konpetentziaren kudeaketa, oraingoz, Estatuari dagokio eta ez Lakuari.
- Era berean, Aretoaren ustean, laguntzak aplikagarriak izatekotan EAE mailan izango lirateke eta hortaz onuradun guztiek ez lukete diru-laguntzarik jasotzerik, agindua hain zuzen ere, EAEtik kanpo dauden presoak bisitatzeko baita.