Prezio pertsona guztientzako egokia bada ere, printzipioz mugitzeko arazoak dituztenentzako zerbitzua izatea pentsatuta dago alkateak zehaztu duenez. Izango duen ordutegia 10:30etik 20:00etara izango da neguan (azarotik martxora) eta 10:00etatik 22:30era udaberrian eta udan (apiriletik urrira).
Tokiko Gobernu Batzarrak aipatutako zaintza, garbiketa eta diru bilketa lanak urte batez emateko lehen urratsak eman ditu aste honetan, 75.000 euroko gehienezko zenbatekoarn. Ezintasunak dituzten pertsonei lana ematea da helburua, hain zuzen ere, igogailuaren eta instalazio guztien (txartelak saltzeko eta balioztatzeko makinak, bideo kamerak...) funtzionamendu egokiaz ardura daitezen, baita instalazioko sarreren eta irteeren garbiketaz, eta diru bilketaz ere. Era berean, erabiltzaileen eta egindako bidaien jarraipen estatistikoa egin beharko dituzte, zehaztu du Zarraoak.