Ostiralean Leioa, Berango eta Erandion eman egingo ditu mitinak Batasunak

Etzirako hiru mitin antolatu ditu ezker abertzaleko zerrenda ilegalizatuak. Leioako Plaza Gorrian, arratsaldeko 20:00etan arituko da Iñaki Antiguedad Bizkaiko batzarkide ohia. Ordu berean, baina Berangoko frontoian, mitina emango du Joserra Etxebarria AuBko bozeramaileak. Azkenik, Erandioko udaletxean Arantxa Urkaregi Herria Aurrerako bozeramailearen txanda izango da, 21:30etan hasiko den mitin-afarian berak parte hartuko baitu. Irudian, Batasunako kartel bat Algortan, gaur antolatutako dagoen Rafa Diez eta Joserra Etxebarriaren mitina iragartzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun