Erandioko Udalak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Astrabuduako Abots Alai eta Hogar Extremeño elkarteak, Arriagako Arriostarrak kultur elkartea eta Lutxanako Keli Taldearekin, "2005eko Euskara Plana garatu eta herriko kulturgintzan euskararen erabilera sustatzeko asmoz". Hitzarmen honetan "euskararen erabilera normalizatzeko konpromisoak" jasotzen dituzte alde biek, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Esaterako, idazkiak, iragarkiak, oharrak, errotuluak, txartelak, egitarauak nahiz aurkezpenak euskaraz egin edo elkarteetako bazkideek euskara erabiltzeko erraztasun gehiago lortu eta, arlo horretan, elkartearen jarduera hobetu. Ekimen honetara herriko beste kultur, kirol eta gizarte elkarteak ere bil daitezke, adierazi dutenez. (Argazkian, elkarte horietako kideak Mikel Arieta-araunabeña alkatearekin batera).