Formato txikiko mitina
Gaur arratsaldeko 19:45ak aldera eman du mitina Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak. Aukeratutako lekua Areetako Xake plaza izan da. Baina, bertan EAJ/EA koalizioak aurreko egunean ehundaka pertsona batu bazituen, Ezker Batuak-Berdeen koordinatzaileak 200 bat pertsona batu ditu plazan, batez ere tren-txikian eta haurrentzako gazteluetan. Mitinean bertan 60 bat pertsona egon dira, haietako asko kazetariak. Gutxienez, alderdikideen babesa izan du Madrazok. Besteak beste, Madrazoren arabera Udalean gogor lan egiten duen Aitor Lafuente Alderdien Legearen ondorioz Getxoko Udaleko zinegotzia, Omer Oke Inmigrazio zuzendaria eta Ruben Belandia Bizkaiko zerrendakide leioztarra.