Aralarreko zuzendaritzako kideek berretsi egin dute aniztasunaren alde egin duten apustua. Horren barruan proiektu guztiak, pertsona guztiak eta ideia guztiak sartzen direla gogorarazi dute. Aukera guztiak bai; Aralarren aukera barne, adierazi dute Patxi Zabaletak eta Ainoa Beolak. Horretarako indarkeria guztiak eten beharra azpimarratu dute, ezker abertzalearen arteko erasoak barne. Erasoen aurrean akordio politikoen aldeko apustua egiten duela gogorarazi dute zuzendaritzako kideek.
"Zutabe"
Era berean, "Zutabe"n, ETAren barruko buletinean Aralarri buruz azaltzen diren aipamenen aurrean arestian azaldutako jarrera bera erakutsi nahi izan zuten: tinkotasuna eta gure bidea jarraituko dugunaren bermea.