Ekitaldira inguruko taldeak, sindikatuak, alderdi politikoak eta ardura publikoak dituzten pertsonak gonbidatu ditu Itzubaltzeta gaztetxeak. "Jakina zu zeu ere gonbidatuta zaude", luzatu nahi diote herritar orori gazteek.
Gaztetxea honako helbidean dago: Errekagane 1-5, Itzubaltzeta / Erromo (Getxo). Gobelako metro geltokitik 50 bat metrotara Gobela Kiroldegiren aurrean, ibaiaren bestaldean.
Ostiral honetan, goizeko hamaiketan hasiko dira Itzubaltzeta gaztetxearen inaugurazio ofizialaren ekitaldiak. Ospakizun horren bidez, auzolanetan hainbat hilabetetan egindako lanen garrantzia azpimarratu nahi dute gaztetxeko kideek, baita "hurrengo urratsetarako indarrak" hartu ere. Era berean, emandako laguntza eskertu nahi diete auzokideei. Hori dela eta, herritar guztiei zuzendutako ekitaldia izango da. Protokolo ekitaldiaren ostean, luntxa izango da gaztetxe barruan, bertokoek jakinarazi dutenez.