PPk eskatuta, Gobela kiroldegiko inaugurazioa geldiarazi du Hauteskunde Batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 8a, 13:16

Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegi berriaren inaugurazio ekitaldia bertan behera uztea erabaki du Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak, PPk aurkeztutako erreklamazioa aintzat hartu eta gero, Getxoko Udalak hura hasi baino ordu gutxi lehenago jakinarazi duenez. Onartzen badute ere, erabaki hori ez dutela ulertzen adierazi dute udal agintariek, "egunotan EAEn antzeko beste ekitaldi batzuk egin direlako". "Eusko Jaurlaritzako sailburuorde eta Portugaleteko alkatea bertan zirela, uribildu horretako Castaños Jenerala kalea berriro irekitzeko ekitaldi ofiziala egin zuten atzo bertan. Halaber, datorren astean Barakaldon eta beste herri batzuetan ere instalakuntza berriak inauguratzeko hainbat ekitaldi egiteko asmoa dago", kritikatu du Getxoko Udalak, komunikabideei helarazitako prentsa oharraren bidez. Data berririk ez dute jarri oraindik.

Ekitaldia antolatzerakoan baldintzak aztertu zirela eta ekitaldia egin zitekela ondorioztatu zela ere aipatzen da komunikatuan, "bertara ez zelako hauteskundetara aurkeztutako alderdi politikoen hautes-zerrendetan agertzen den inor azalduko".

Inaugurazio ofiziala egingo ez bada ere, auzotarrek bisita gidatuak egiteko egunak bere horretan geratuko dira, adierazi dutenez. Apirilaren 9an eta 10ean (9:00etatik 20:00etara), eta bazkideentzako datorren astelehenean, apirilaren 11an.

Gaiaren inguruko berriak:

Ostiral honetan inauguratuko dute Gobela kiroldegia (2005 Api 07)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun