Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak zinta moztu eta gero, plaka bat desestali eta kirol azpiegitura berriak bisitatuko dituzte agintariek. Hori bai, euria egingo balu, baliteke ibilbidea aldatzea, udal prentsa zerbitzutik jakinarazi dutenez. Izan ere, estalperik gabekoak dira kiroldegiko hainbat zati, futbol-zelaiari edota tenis-pistei dagozkionak, besteak beste.
Hainbat xehetasun
Besteak beste, aterpeko hiru igerileku, hainbat tenis eta padel-pista, balio anitzeko bost gela, muskulazio aretoak... jarri dituzte 27.000 bat metro koadroko azaleran. Gainera, 1.500 lagun hartzeko harmailan ditu futbol-zelaiak eta aterpeko futbola, saskibaloia, eskubaloia, eta abarrerako kirol pabilioia ere badago 360 jesarlekuekin. Azkenik, 287 plazako lurrazpiko aparkalekua dago eta kirol-taldeentzako lokalak.
Bisita gidatuak
Gobela kiroldegia ofizialki zabaldu eta ndorengo bi egunetan, 9an eta 10ean alegia, bisitak antolatu dira, herritarrek kirol azpiegitura berriak ezagutu ditzaten, . Aldez aurretik antolatutako hitzorduetan bezala, bisitaldiak taldeka egingo dira, gehienez 15 lagunek osatuta, eta ez da derrigorrez Fadurako bazkide izan beharko horietan parte hartzeko. Izen ematea Getxo Kirolak-Fadurako erabiltzaileen arretarako bulegoan edota telefonoz egin daiteke, 94 430 80 69 zenbakian, 8:30etik 14:30era arteko ordutegian.