EAEANko ebazpenari heldu dio Getxoko PPk presoen senideentzako udal dirulaguntzak ezeztatzea berriro eskatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko apirilaren 8a

Atzo Uribe Kosta Digitalak plazaratutako informazioaren arabera, espetxerako bidaiak egiteko, herriko euskal preso politikoen familiarrei Udalak ematen dizkien diru-laguntzak bertan behera uztea eskatu dio, berriro ere, Iñaki Zarraoa alkateari Getxoko PPk. Eusko Jaurlaritzak ematen dituenak ezeztatuz, EAEko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) hartutako erabakian oinarritu dira oraingoan tokian tokiko popularrak, eskaera egiteko, aipatu hedabideak dioenez. "Getxo udalerrian zentzu berean ematen diren laguntzak ere baliogabeak dira, hortaz, ez lirateke eman beharko", Getxoko PPk adierazi eta Uribe Kosta Digitalak jasotakoaren arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun