Horretaz gain, edo hobe esanda, horrekin batera, senitartekoak ere helburu berdinarekin zigortu egiten ditu Estatuak. Nahikoa ez balitz presoen bizia trukerako txanpon gisa erabiltzea, haien familiarren biziarekin ere jolastu egiten dute. Astero-astero, ehundaka pertsonek beraien bizia arriskuan jartzen dute euskal preso politikoak ezin ditugulako, ez ditugulako nahi, bakarrik utzi. Pertsonen biziarekin jolasten dute, baita euren ekonomiarekin ere. Eta hor, Espainiako agintari politikoek hartutako erabaki politikoak babesteko epaileak emandako sententzia hau adierazgarria da.
Lakuatik urratsak nahi ditugu
Beraien aursardia erakusteko urratsak ikusi nahi ditugula ere esan behar diogu Gasteizko gobernuari. Esaten dituztenak ekintza bihurtu behar dira eta euskal presoak Euskal Herriratzeko urrats sendo eta zintzoak eman behar dituzte. Diru apurrekin ezin da dispertsioaren kaltea sendatu. Euskal presoek Euskal Herrian eta batuta behar dute, eragile politiko gisa aritu eta gatazkaren konponbidean parte hartzeko. Horren alde egin beharko luke Eusko Jaurlaritzak, erabaki politikoen bidetik, eta ez espainiar Estatuak eratua duen amaraun juridiko iruzurti horretan galduta. Bitartean, erabaki honi kasu ez egitea eta senitartekoei diru hori ematen jarraitu dezan ere eskatzen diogu Lakuari.
Askatasuna
Gaiaren inguruko berriak:
Uribe Kostako 37 presoren senideei kalte diezaieke EAEko Auzitegi Nagusiak laguntzak kendu izanak (2005 Api 06)