Apirilaren 10ean Ibilaldi Neurtuaren hogeigarren edizioa ospatuko da Sopelan. Hori dela eta, igandean ez ezik, larunbatean ere jarduera ugari antolatu ditu Urko Mendi Taldeak. Umeentzat izango dira aurreneko egunean egongo diren ekitaldiak. Goizez, neska-mutilentzako tailerrak eta ipuin kontalariak egongo dira, 10:30etik13:30era. Arratsaldean, berriro ere tailerrak, "Monda & Lironda" pailasoak eta Txokolatada Handia egongo da, 16:30etik 19:30era. Ekitaldi gehienak Udaletxe plazan izango dira. Hain zuzen ere, karpa bat jarriko dute bertan jardueretarako leku gehiago egoteko, udal arduradunek aipatu dutenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!