Unibertsitateko katedradunak gogoratu du gaur ezker abertzaleko zuzendaritzak analisi bat egin duela, nik neuk neurea egiten dudana. Horren arabera, boto eraginkorrena EHAK-ko zerrendarena da, Aukera Guztien postulatuak hartu dituena.
Ekitaldia hastean, gaur egun inoiz baino programarik txikiena behar dela esan du Antiguedadek, eta folio batean sartzen da zehaztu du. Gaur eta hemen, garrantzitsuena ez da programa, oinarrizko baloreen defentsa baizik. Ibarretxe kritikatu du katedradunak. Izan ere, dino ilegalizazioaren kontra dagoela baina parlamentua legitimoa izango dela. Bestalde, inoiz baino jende eta eragile kualifikatu gehien autodeterminazioaren inguruan da. Aldi berean, inoiz baino debeku gehien dago".
Boto duina
Antiguedadek behin eta berriro aipatu du hauteskunde hauen garrantzia, eta entzuleei burmuinarekin eta ez bihotzarekin bozkatzeko eskatu die, EHAK boto duina, legitimoa, eraginkorra eta, gainera legezkoa delako. Pertsona ondradu diren eta ganorabako ez diren guztien ideia batzuen ordezkaritzat jo du EHAK. Bukatzeko, alderdi komunista hemendik 17ra apostua dela argitu du irakasleak, 18 egunean jende hori bere gain hartuko dituela legebiltzarreko jesarlekuak eta ahots berria izango dela, ez azken urtotan egon garenon ahotsa. 19an eta 20an hitz egingo dugu. Azkenik, Eusko Gudariak abestu dute Plaza Gorrira hurbildutako guztiek.
Mitina hasteko zegoela, 20:00etan, dozena bat ertzain sartu da Leioako Plaza Gorrian inguru guztiak filmatu ostean. Iñaki Antiguedad hizlaria eta ekitaldiko antolatzaileak Ertzaintzarekin negoziatu eta beren nortasun datuak eman ostean jarraitzeko baimena jaso dute. Plaza osoan ez da egon Batasunako propagandarik eta non nahi ikusi ahal izan dira EHAK bozkatzeko eskatzen duten kartelak. Negoziazioak iraun bitartean, plazan bildutako 100 bat pertsonak adierazpen askatasuna oihukatu du. Antiguedadek apirilaren 17an duintasuna eta hipokresiaren artean erabaki behar izango dela esan du, eta zentzu horretan duintasunaren aldeko ordezkaritza Legebiltzarrean egotea garrantzitsua dela azpimarratu du.