W.Shakespearen "Hamlet" klasikoaren moldaketa bat da "Ofelia!!! Princesa de Dinamarca". Ofelia erreginaren espiritua bere alabari agertuko zaio bere ahizpa, egungo erregina, erahil egin zuela jakinarazi eta mendekua eskatzeko.
Carlos Baiges zuzendariak, sozialki eta politikoki emakumeen esku dagoen Danimarka bat agertzea lortu nahi izan du moldaketa honekin. Halaber, tradizionalki gizonen eskuetan dauden boterearen mekanismoak emakumeen eskuetara nola igarotzen diren ere erakutsi nahi izan du.
Hainbat antzerki lan
Aipatu bezala, 96 Unicornios Getxoko Antzerki Eskolako konpainia egonkorra da. Autore klasiko eta unibertsalak ikertu nahi ditu, eta interpretazio organikoa eta benetazkoa eta mugimenduen eta testuaren lotura armonikoa dira bere lan-ildoak. Orain arte, "Cuento de Invierno" (1997), "La vida es sueño" (1998), "Bacantes" (1999) edo "La buena persona de Sezuan" (2001) bezalako lan klasikoak taularatu ditu.