Patxi Lopez eta Maria San Gilen arteko ezkontza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 9a, 18:22

Datorren apirilaren 17an Euskal Autonomi Erkidegoan bizi garen pertsona guztiak hautestontziekin daukagu hitzordua. Aurrekoan bezala, honako hau ere aurrerapenarekin datorkigu. Bi hauteskundeen arteko antzekotasuna ez da kasualitatea, bi prozesuak eskuin eta beraien buruak ezker espainarraren arteko bat egitearekin batera baitatoz. Oraingo honetan, Eusko Legebiltzarraren gehiengo absolutuarekin Euskadiren eta Espainiaren arteko elkarbizitzarako marko berria baieztatu ostean eta Madrilen ezetza jaso eta gero, bi aldeak gizarteari bat eginda aurkeztuko zitzaizkiola argi gelditu zen. Nahiz eta horretarako euskal gizartearen gehiengoaren borondateari bizkarra eman. Beraz, Euskadirentzat oso hauteskunde garrantzitsuak dira hauek, erabakitzeko gure eskubidea kolokan baitago.

Kanpainari hasiera eman aurretik ere, etengabekoak eta nabarmenak ziren PP eta PSEren arteko keinuak, bozkatzerako eguna heltzen den bitartean handitu egin direnak. Gazte Abertzaleak erakundetik ez dugu inolako zalantzarik, alderdi baten zein bestearen jokabidea aurreikusteko orduan, bien indarrak batuz euskal gizartearen borondatea estaltzeko aukera badute. Honen adibide garbiak baditugu, hala nola, ezkerraldea edo Arabako Foru Aldundia. Instituzio hauetan alderdi bat bestearen mesedetan jarri da, modu batera zein bestera, alderdi abertzale demokratikoei legitimoki dagozkien lekuak kentzeko.

Boto erabakigarria

Beraz, Patxi Lopez eta Maria San Gilen arteko ezkontza, posible bazaie gertatuko den errealitate baten karikatura da. Euskadin inork ez du bat egite honen zalantzarik. Prestige, LOU, Irakeko gerra, manipulazio informatiboa.... bi buruzagi hauek aurrez aurre jarri zituzten gaiak dira, baina ez dugu inolako zalantzarik euskal gizartearen borondatea ordezkatzeko aukera agertzen bazaie, guztiok alde batera utzi eta elkartuko direla.

Horregatik, Gazte Abertzaleek 25 urte hauetan egindako lan guztia egun bakar batean gal ez dadila eskatzen dizu. Zure botoarekin komenientziazko ezkontza hau galaraz dezazun. Zure botoa aniztasunari, gizarte ongizateari, autogobernuari, Euskadiren etorkizunari eta erabakitzeko eskubideari eman.

Zure botoa erabakigarria da!!!!

Hartu ezkontzarako zure gonbidapena!! (pps)

Gazte Abertzaleak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun