Euskal Herritik mundura, mundutik Euskal Herrira, 2005eko brigadak: elkartasuna beste herrien borrokak geure egitea da. Aurtengo udan ere borrokarako, lanerako, ikasteko, gozatzeko eta aberasteko eskaintza egiten dugu elkartasun brigaden bitartez. Borrokaren itsasontzi honetan nabigatzen ari diren beste herrietako errealitatea ezagutu, errebeldia esperientziak elkar trukatu, eta barrikadan segitzeko pilak kargatu! Palestina, Brasil eta Kolonbiara joateko brigadak antolatu ditugu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!