Apirilaren hasieran bere webgune berria jarri du abian
Bizkaiko Asanblada Libertarioak. Izan ere, orain dela hilabete batzuk ezezagunen batek aurreko webgunea erasotu zuen eta bertako edukinak berreskuratzeko aukerarik ez du izan erakunde anarkistak. Aste Santuan egindako lanari esker "Aita Santuaren heriotzarekin eta lehendaritzarako hauteskundeen kontrako kanpainarekin (poztasun bikoitza)" bat egitea lortu dute Bizkaiko libertarioek. Dena den, webgunearen antolatzaileek bere lana bukatu gabe dagoela onartzen dute eta hutsuneak betetzeko konpromezua hartu dute, besteak beste: foroak jartzea, albisteak bidaltzeko sistema automatikoa jartzea, euskarara itzultzea, eta abar. Momentuz albisteak bidaltzeko asanbladaren posta elektronikoa erabil daiteke:
bal_alv@hotmail.com. Bestalde, webgunean erabilitako euskara apurrean dagoeneko akats nabarmenak daude.