"Txetxu" Fernandez Algortako presoa Martutenetik Burgosera eraman dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 11a, 13:55

Jose Maria Fernandez Perez de Nanclares "Txetxu" Martutenetik Burgosera eraman zuten joan zen ostegunean. Burgosen oraintxe bertan beste sei euskal preso politiko daude. Txetxuren emaztea, Marian Perez, Martutenen dago. Azken urteotan espetxe berean izan dira biak, epaileak horrela agindu ondoren. Orain, ordea, Burgosen ez dago emakumezko presoentzako lekurik, eta ez dakigu zertan geldituko den epailearen agindu hori.

Helbide berria, beraz, hauxe da:

Txetxu Fernandez
Prisión Provincial. Apdo. 253. 09071 Burgos

oihu@
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko agerkari elektronikoa
http://oihua.webgune.net
e-posta: oihua@barrutik.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun