Brigadak egingo dituen lan eta ekintzak honakoak dira, Euskadi-Cubak jakinarazitakoaren arabera: zitrikoen eta azukre-kanaberen landetan ekoizpenean laguntzeko lanak, baita, noizean behin, eraikuntza lanak ere. Batek zein besteek ez dute aurreprestakuntzarik behar.
Ekoizpen jardunaldiak beste ekintza batzuekin elkarbanatuko dira, hala nola, jendarte zentruei bisitak (eritetxeak, haurtzaindegiak, eskolak, lantegiak...), komunitate eta auzoetako herritarrekin topaketak, "Kubako jendartearen antolaketaren ezagupen zuzena edukitzeko eta baita, Amerikako Estatu Batuen blokeo ekonomikoak herriarenganako duen eragin zuzena" ezagutzeko ere.
Horretaz gain, egungo Kubaren gai ezberdinei buruzko hainbat hitzaldi antolatuta dago. Informazio gehiago jasotzeko, hona idatz dezakezu: bilbo@euskadicuba.org edo honako telefonora deitu: 944 151 107.