PP, Batasuna, EAJ-EA, POSI eta EHAK azken botuen bila arituko dira Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 12a, 20:53

Hauteskunde kanpainako azken egunetan gaudela, alderdi eta koalizioek beren azken hautes-ekitaldiak prestatzen dihardute. Alderdi Popularreko Maria San Gil lehendakarigaia asteazkenean izango da Algortako Igeretxe hotelean. Egun berean, baina Lamiakon, burutuko du POSIk bere mitina, auzoko eskola publikoetan. Arnaldo Otegi Batasunako bozeramailea eta oraindik EAEko legebiltzarkideak aurrea hartu die eta gaur izango da Sopelan, Jone Goirizelaiarekin batera. Lasaiago ibiliko dira EAJ-EAko kideak, mitinik egin gabe eta azken egunak eskuz-esku dinamiketan emanez. Horrela, Bidezabalgo osasun etxean eta Algortako azoka-txikian izango dira asteazkenean eta Telletxen ostegunean. Azkenak EHAKekoak izango dira: ostiralean hautes-afaria izango dute Itzubaltzeta gaztetxean.

Ekitaldien egitaraua:

Apirilak 12, asteartea

- 18:00etan: PPko kideek propaganda banatuko dute Telletxe plazan.

- 19:30ean: Arnaldo Otegi eta Jone Goirizelaiaren (Batasuna) mitina Sopelako Udaletxe plazan.

Apirilak 13, asteazkena

- 10:30ean: EAJ-EAko kideek propaganda banatuko dute Bidezabalgo osasun-etxea eta Algortako azoka-txikiko inguruetan.

- 19:00etan: POSIren mitina Lamiakoko eskolan, metroaren aurrean.

- 19:30ean: Maria San Gilen (PP) mitina Algortako Igeretxe hotelean.

Apirilak 14, osteguna

- 18:30ean: EAJ-EAko kideek propaganda banatuko dute Algortako Telletxe kalean.


Apirilak 15, ostirala

- 22:00etan: EHAKen aldeko hautes-afaria Itzubaltzeta gaztetxean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun