Getxoko PPko zinegotzi gehienak egon dira Telletxen Maria San Gilen aldeko botoa eskatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 12a, 22:42
Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramailea buru zutela, udalerriko zinegotzi popular gehienak jardun dira, arratsalde partean, Algortako Telletxe plazan (metro geltoki parean), Maria San Gil lehendakari-hautagaiarentzako botua eskatuz. Aurrekoei lagunduz, Areetan bizi eta Madrilen senataria den Pilar Aresti ere ibili da propaganda banatzen eta, nahiz eta denbora gutxian egon, Leopoldo Barreda Bizkaiko zerrendaburua ere igaro da bertan jarritako karpatxotik. Arruek iragarri duenez, asteazken honetan haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte arratsaldean Areetako Xake plazan. Azkenik, 19:30ean, ekitaldi politikoa eskainiko du Ereaga hondartza ondoko Igeretxe hotelean Maria San Gilek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun