Interneteko publizitatearen gaineko jardunaldiak egongo dira ostegun honetan EHUn

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 12a, 23:46
Joseba A. Etxebarria Gangoiti Leioako EHUko Ikusentzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslearen zuzendaritzapean, Interneteko Publizitatearen V. Jardunaldiak egingo dira, apirilaren 14an, Leioako Zientzien Fakuntateko paraninfoan. Ikasle zein profesional guztientzat daude zuzenduak ekitaldiak. Gainera, doakoa izango hitzaldietan parte hartzea. Internet bidez izena eman daiteke.
Egitaraua:

9:30: Jardunaldiaren aurkezpena Joseba A. Etxebarriaren eskutik, Interneteko Publizitatearen Jardunaldien Zuzendaria.

9:40: Lehenengo hitzaldia: Neurtu? Bai horixe, baina ondo neur dezagun. Jorge de la Herran y Crespo. Komunikazio aholkularia eta Agoraneteko Kontseilari Eskuordea. Bilbo.

10:30: Bigarren hitzaldia: Neurtua izateko sormena. Oscar Bilbao, Herederos de Rowaneko Sormen Zuzendaria.

11:20: Atsedenaldia.

11:50: Hirugarren hitzaldia: Online iniziatibak probatu eta neurtzeko metodo eta teknologia berriak. Alfonso de la Nuez, Xperience Consulting-eko CEO. Madril.

12:40: Laugarren hitzaldia: On line eta off line neurtzea. Pablo Alonso, Universal McCann-eko Zuzendari Tekniko Orokorra. Madril.

13:30: Galde-erantzunak.

14:00: Jardunaldiaren amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun