Kepa Acerok istripua izan du Tahitin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 12a, 23:49

Kepa Acero Algortako surflariari besoa atera zitzaion pasa den astean Tahitin, surfean ari zela. Denboraldi honen hasieran egin zioten ebakuntza beste aldeko sorbaldan zituen arazoak konpontzeko, eta orain hilabete inguru uretara sartu gabe egon beharko du 25 urteko kirolari algortarrak. Acero Tahitira joana zen beste surflari batzuekin "Surf Europe" aldizkarirako erreportaje bat egitera, besteak beste Tehauppoko olatuan aritu ziren, EITBk emandako informazioaren arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun