"Txinpart bodyboard film" aurkeztuko dute larunbatean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 13a, 13:19
"Txinpart bodyboard film" bideoa aurkeztuko dute larunbatean Sopelako Volker-Paulner taberna alemaniarrean (Akilino Arriola 7). Hitzordua iluntzeko 21:00etan jarri dute eta bideoaren laburpena ikusteko sarrera doakoa izango da. Filma Egoitz Lataillade eta Pablo Calvok ekoiztu dute, biak ala biak Sopelan eta bodyboard arloan nahiko ezagunak. Izan ere, eta besteak beste, Bodyboard Internauta Elkartearen kideak dira. Filma osatzeko, Uribe Kostan grabatzeaz gain, Portugal, Hawai, Frantzia eta Kanariar uharteen hondartzetan irudiak hartu dituzte. Berriz, bideoaren musika Ileon, Kerobia, Maple eta Voodo taldeek grabatu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun