Bi urteko umeentzako beste gela bat jarriko dute Ignacio Aldekoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 13a, 18:53

Altzaga ikastolan eta Goikolanda eta Ignacio Aldekoa ikastetxeetan zegoen leku kopurua bete eta datorren ikasturtean 2 urtekoen geletan sartzeko izena emandako 29 ume kanpoan geratu direla ikusita, beste gela bat irekitzeko erabakia hartu du Erandioko Udalak, aipatu azken zentroan. Horrela, "herrian dagoen eskariari erantzun ahal izango zaio", udal arduradunen hitzetan. Indarrean diren araudietan agindutakoaren arabera, gela bakoitzeko 18 ume besterik ez da onartzen eta, ez ohiko kasuetan, 20 izan daitezke. Hori horrela izanik, Ignacio Aldekoa, Goikolanda eta Altzagako Eskola Kontseiluek ez ohiko aukera horrezaz baliatu eta ikasgela bakoitzeko bi ikasle gehiago onartu ahal izango dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun