Fiskalak 22na urteko espetxe zigorra eskatu ditu Algortako Kepa Saratxaga, Endika Lejarzegi eta Arkaitz Goikoetxea, Galdakaoko Jon Krespo, Xabier Arriluzea, Ugaitz Perez eta Iker Lima eta Durangoko Iurdan Martitegi gazteen kontra. Aldiz, Bilboko Asier Arriola eta Galdakaoko Gorka Lupiañez eta Andoni Beroiz gazteen kontrako kargu guztiak kendu behar izan ditu.
Fiskalak kale-borroka ekintza batean parte hartzea leporatu die zortzi gazteri: 1999ko gabonzahar gaueko 01:45ean Galdakaoko Guardia Zibilaren kuartelaren kontra koktelak eta suziriak bota eta guardia zibil bati 2. graduko erredurak eragitea.
Akusazioa Ertzaintzak 2002ko urrian atxilotutako gazte bati torturapean sinarazi zion inkulpazioan oinarritu da, besterik gabe. Gazte horrek, gainera, guztia ukatu zuen epailearen aurrean eta ertzainek torturaz sinarazi ziotela deklaratu zuen. Poliziaren deklarazio horrez gain ez dago inolako akusazio elementurik, ez ADN frogarik, ez eta aztarna txikienik ere.
Inputatu guztiek ukatu dute kale-eraso horrekin inolako loturarik daukatenik. Gainera, denek Ertzaintzaren esku tortura latzak egin zizkietela salatu zuten 2002ko urrian, atxilotu zituztenean.
Torturarik ez! Muntaia juridiko-polizialik ez! Euskal Herriak askatasuna behar du!
oihu@
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko agerkari elektronikoa
http://oihua.webgune.net
e-posta: oihua@barrutik.org
Gaiaren inguruko berriak:
Berriro atzeratu da Arkaitz Goikoetxea algortarra eta beste bost gazteren aurkako epaiketa (2005 Api 06)
Goikoetxea, Lejarzegi eta Saratxagaren kontrako epaiketa jarraituko du (2005 Mar 17)
Bihar jarraituko du Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegiren aurkako epaiketak (2005 Mar 17)
Bertan behera gelditu da berriro epaiketa, data zehatzik gabe (2005 Ots 23)
Baliteke bihar amaitzea Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegiren aurkako epaiketa (2005 Ots 21)
Senideek iragarri bezala, Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegi epaitzen hasi dira (2005 Ots 17)
Bertan behera gelditu da Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren aurkako epaiketa (2005 Ots 14)
Baliteke berriro atzeratzea Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren kontrako epaiketa (2005 Ots 11)
Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren kontrako epaiketa otsailaren 14an hasiko da (2005 Urt 27)
Otsailean epaituko dituzte Kepa Saratxaga, Arkaitz Goikoetxea eta Endika Lejarzegi (2004 Aza 18)
Algortako presoen gaineko berriak (2004 Urr 29)
Kepa Saratxaga, Endika Lejarzegi eta Arkaitz Goikoetxeari 22na urteko kartzel zigorra jarri nahi diete (2004 Urr 08)
22 urteko espetxe zigorra eskaera Ertzaintzaren muntaia eskandalagarrian (2003 Abe 19)