Tartalok istorioak maite ditu eta konturatzen da horixe dela lo egin ezinari aurre egiteko modu bakarra. Horrela, ipuinez ipuin, Tartalo lokartzen denean, Oihana ihes egiten saiatuko da.
Hiru ipuin
Ipuineko itzal txinatarrek berdintasuna eta talde lana goresten dituzte, besteak beste. Antzezlan honek hiru tarte ditu, bina eszenatakoa. Bakoitza ipuin bat da; hiru herri-ipuin dira, bilduma askotan bertsio ezberdinetan aurki daitezkeenak, gaztelaniaz zein italieraz.
Dar-Dar Produzkioak taldearen asmoa, lanean hasi zenetik, bere ikuskizunei estilo jakin bat ematea da. Esan daiteke, batetik, antzezlan atsegin eta dibertigarriak bultzatzen dituela, jendeak parte har dezan, eta bestetik, eduki pedagogikoko ikuskizunak sortzen dituela, beti ere taularatze ederra eginez.