Bai Euskal Herriari ekimenak datorren igandean Euskal Herriko Naziotasun Aitormenarekin (EHNA) bozkatzera animatu ditu gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleak. Gainera, alderdietako zuzendaritzei ere gomendioa zuzendu die, beren nortasuna dokumentu horrekin egiaztatzen duten hautesleak errespeta ditzaten. Ildo horretan, "Espainiako nortasun agiriarekin bozkatzera behartzen duen edozein alderdiko kide salatzeko" konpromisoa ere hartu du. Europako itun konstituzionalaren gaineko erreferendumean egin legez, jakinarazi du telefono zenbaki bat jarriko duela gisa honetako gertakariak salatzeko aukera egon dadin: 615 005 835. Hautes eskolatan ere "inposizioak" salatzeko eskuorriak banatuko dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!