Gazte bozka errebeldea, orain EHAK!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 14a, 22:20
Oinarri politikoa duten gatazkak dauden mundu mailako inongo herrietan gertatzen ez dena bizi dugu Euskal Herrian, herritarron zilegizko ordezkaritzak ez errespetatuz, parte hartzea galaraziz eta herritar ororen eskubide demokratikoak, eskubide zibil eta politikoak ukatu eta urratuz. Batasuna legez kanpo eta Aukera Guztiak ere Estatu espainolaren nahien arabera ilegalizatua; Estatu zapaltzailearen borondatearen erakuslehio argia.
Ibarretxe nola lortzen da Estatu espainolak euskal herritarron hitza errespetatzea, herri borondatea ere errespetatzen ez duzunean?

Hauteskundeen araberako ziklo ilegalizatzailearen amaierara iritsi garen honetan, Euskal Herria salbuespen egoera batean aurkitzen da, euskal herritarron eta euskal gazteriaren eskubideak ukapenean areagotu eta urraketan sakonduz; alta, Estatu zapaltzailearen errepresio estrategiaren baitan logika aurkitzen diogun bezala, alderdi autonomistek ilegalizazioaren kudeaketa eta bermatzeaz egiten duten politika ordea, putrekeri hutsaz dugu. Lotsagarria da oso, ilegalizazio politika errepresiboa alderdi interesen eta elektoralei begirako kudeaketa zuzena eginaz: Lakuako Hirukoak ez dute soilik politikagintzan ilegalizazioa aplikatzen, baizik EITBren bidez, Zipayoen eguneroko jazarpen eta errepresioaren bidez? bermatzen dute egunero autonomistek Estatu zapaltzailearen estrategia errepresiboaren baitan kokatzen den ilegalizazio dinamika. Eta orain, Euskal Herriari iruzur berri bat egiteko ahaleginetan aurkitzen dira gainera buru-belarri: Ibarretxe, adierazi iezaiozu, ea nola lortzen den Estatu espainolak euskal herritarron hitza errespetatzea, herri borondatea ere errespetatzen ez duzu(e)nean?

Borrokarako hautua da gure bozka, gazte antolatu eta borrokalarion bozka, orain EHAK!

Batetik, Euskal Herriak eta euskal gazteriak bi estatuen eskutik jasaten duten zapalkuntza eta errepresio amaigabea erakusten dute argi eta garbi hauteskunde antidemokratiko hauek; beraz borrokan jarraitzeko eta borrokarako hautua da gure bozka, gazte antolatu eta borrokalarion bozka, orain EHAK!

Bestetik, zapalkuntza garaitu eta gatazkaren konponketarekin bat euskal gazteontzat etorkizun aske, duina, bakean eta demokrazian oinarritutakoa eraikitzeko alternatiba behar dugu gazteok; gure alternatiba, autodeterminazioaren argipean osatzen da; beraz, autodeterminazioaren eta honekin, konponbidearen bozka da gurea.

Gazteri antolatu eta borrokalaria epaitzen ari diren honetan ere, epaiketa fartsei, atxiloketei, torturei, euroaginduei eta oinarri politikoa duten auzi politiko fartsa guztiak errefuxatzeko borroka bozka da gurea; beraz, Segi gazte erakundeak, igande honetan Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako gazte iraultzaile eta borrokalariei, borrokarako bozka, autodeterminazioaren bozka, konponketaren bozka, gazteon eskubideen berme den bozka errebelde eta intsumitua bozkatzeko dei egiten dugu. Eta hauteskunde antidemokratiko hauek salatu eta eskubide zibil eta politikoen defentsarako bozka bakarra, gure etorkizuna bakean eta demokrazian oinarritzearen aldeko bozka bakarra dugu aukeran: EHAK!

Gure etorkizuna bakean eta demokrazian oinarritzearen aldeko bozka bakarra dugu aukeran: EHAK!

Hauteskunde autonomiko hauetan ez dira Lakuako eserlekuak aukeratzen, baizik eta Euskal Herria gatazkaren konponketarako bidean jartzea aurkitzen da jokoan, beste hainbatek herri honi berriro ere iruzurra egin eta konponketa alboratu nahi duten artean. Beraz, gazteon bozka, konpromisoaren eta konponketaren aldeko bozka da, justizia eta eskubideen bozka. Gazteon bozka errebeldea, orain EHAK! Gurekin jai duzue, orain EHAK!

Segi gazte erakunde independentista eta sozialista

(Argazkia Beti Gorriak EHAKren blog ez ofizialetik hartua)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun