Bizkaibusen zerbitzu murriztapenaren aurkako ekimena egin dute Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 14a, 23:31

"Bizkaibusek eta EHUk darabilten politika inposatzailearen aurka eta orohar ikasleon eskubideen murrizpena salatzeko" ekimena burutu du gaur eguerdian Ikasle Abertzaleak taldeak, Leioako campusean. Hainbat ikaslek esku erraldoia marraztu dute errepidean eta bertan eseri dira "eskubideen zapalketa" irudikatzeko. Honek ordu erdiz trafiko guztia geldiarazi du, hainbat Bizkaibusetako lineak moztuz, Gaztesareak jakinarazi duenez. Pankarta ere jarri dute lurrean bertan ekimenaren arrazoiak azalduz. Bestalde, Leioako campusean, garraio duinago baten aldeko 2.193 sinaduren babesa lortu duela jakinarazi zuten atzo Garraio Duin baten aldeko Plataformak. "Bizkaibus, Bizkaiko Foru Aldundia eta EHUren beraren jarrera salatu nahi dugu", adierazi zuten prentsaurrekoan erakundeko kideek. Horiek "arazoaren aurrean ez ikusiarena egin eta interes ekonomikoei bakarrik begira ibiltzea" kritikatu zuten.

"A-21ean zaplastekoa" lelopean, ikasleek "baldintza duinetan ikasteko eskubidea" aldarrikatzeko datorren ostegunerako deituta dagoen greba deialdiaren testuinguruan, EHUk eta Bizkaibusek ere hori "zanpatzen" dutela salatzeko ekimena egin du IAk. Izan ere, garraio konpainia publikoak hainbat zerbitzu ordu kendu zituen kurtso hasieran, eskaria txikia zela argudiatuz. "Honi unibertsitateko arduradunen pasibitatea gehitu behar zaio, arazoa konpontzeko inongo asmorik ez baitute azaltzen. Apirilaren 21ean ere eskubide honengatik mobilizatuko gara ikasleak. Bizkaibusi... zaplastekoa!", adierazi dute ikasle erakundeko kideek.

GDAPk 2.193 sinadura

Bestalde, azken aldian campusean zehar agertu den zenbakiaren zergatia azaldu zuen atzo Garraio Duin baten aldeko Plataformak, 2.193 ikasle izan baitira, "garraio duin baten aldeko" aldarrikapenarekin bat egin dutenak.

Aspalditik hasitako "moskeo kanpaina" baten emaitza izan da atzokoan ikasleek burutu zuten prentsaurrekoa. GDAPk hiru eskakizun nagusi luzatzen dizkio Errektoretzari unibertsitateko langileen, irakasleen zein ikasleen sinadurekin batera:

- Murriztutako orduak berreskuratzeaz gain, linea ezberdinen gehitzea.

- Honekin batera, ondorio zuzena izango litzatekeen zerbitzuen hobetzea.

- Garraio publikoaren erabiltzaile nagusia ikaslegoa izanik, prezioen murrizketa gauzatzea.

Atzoko agerraldiaz gain, plataformako neska mutilek beste hainbat ekintza burutu dituzte asteotan. Pasadan asteko asteartean lau bat ikasle, 2.193 zifraren zenbaki bana zintzilik zeramatela, errepide gaineko zubian zintzilikatu ziren modu ikusgarri batean. Bestetik, pasadan otsailaren 24ean, "egoera larri honek ekarri ditzakeen ondorioak irudikatu nahien" istripuz hildako ikasle baten "martxa funebrea" irudikatu zuten campusean. Ikasle Eskubideen kartan oinarrituz, gaur IAk egindako ekimenarekin ere bat egin dute plataformakoek.

Gaiaren inguruko berriak:

Ikasleek garraio-zerbitzu duina exijitu diote Bizkaibusi (2004 Aza 24)

Leioako campuserako autobus-zerbitzuak indartu dituzte azkenik (2004 Aza 10)

Ikasturte honetan, Leioako campusetako autobusak dauden bezala uzteko eskatu dio Aldundiari PPk (2004 Urr 08)

Garraioen "gabeziak" ez konpontzea leporatu diote Aldundiari EHUko Gobernu Batzordeko hainbat kidek (2004 Urr 07)

Bizkaibuseko berrantolaketa zerbitzuaren defizitarekin lotu du Aldundiak (2004 Urr 06)

EHUrako autobusak kenduz Aldundia lan prekarietatea sustatzen ari dela diote Bizkaibuseko langileek (2004 Urr 04)

Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean elkartuko dira Bizkaibuseko langileak (2004 Urr 02)

Baliteke mobilizazioak egitea Leioako campuserako autobus gidariek (2004 Ira 22)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun