SOS Arrazakeriak urte asko daramatza herri eta auzoetan "Koloretan bizi" zine zikloa ematen. Lan horiekin, arrazakeria, bazterketa, immigrazio eta kulturartekotasunaren berri eman nahi du. "Zinema errealitatearen erretratu fidela da askotan, gogorra eta erreala, komikoa eta desitxuratua. Baina oraren gainetik, hainbat egoera ikusteko aukera ematen dute filmek eta horretara, desberdintasunak dakarren aberastasunaz eta diskriminazio ankerren zentzugabekeriaren gaineko gogoeta egitera garamatzate", diote erakundeko kideek.
Getxon bigarren urtez egingo da SOS Arrazakeria taldearen "Koloretan bizi" zinema-zikloa (lehen Bilbon, Ondarroan, Gurutzetan... izan da). Egoera mingarriak, alaiak, krudelak ikusiko ditugu filmetan, eguneroko aniztasunaren erakusgarri.
El tren de la vida
Frantzian eta Belgikan ekoitzi dute frantses-errumaniar Radu Mihaileanuk zuzendu du, Lionel Abelanski, Rufus, Clément Harari, Agathe de la Fontaine eta Marie-José Natekin. 1999an Ikusleen Saria irabazi zuen Sundanceko Zinema Jaialdian eta Kritika Saria 1998an, Veneziako Zinema Jaialdian.Film dibertigarria da oso eta Europa erdialdeko herrialde judu bateko herritarren abenturak eta kalenturak jaso dira. Naziak herrialdera iritsi eta ihes egitea erabakiko dute. Horretarako, kontzentrazio-esparruetara alemanei ziria sartu eta ihes egiteko joan ohi ziren espetxeratuak balira bezala tren batean alde egiten saiatuko dira. Irudimena eta pikarokeria erabiliko dituzte arrazakeriaren ankerkeriari aurre egin eta taldean bizirauteko.
El odio - Le hainne
Parisko auzo marjinal bateko hiru gaztek (judu batek, arabiar batek eta Sahara zazpiko beste batek) muturreko indarkeria baliatzen duten polizia agente batzuen arrazakeria bidegabearen lekuko izango dira. Lagun bat manifestazio batean izandako errepresioan hilko dute. Arrazakeria, indarkeria, aukerarik eza, bazterketa eta ghettoak azalduko dira filmean. Metafora gogor batean, gorrotoak gorrotoa nola areagotzen duen, eta gizarte bazterketak gure gizartearen azkena ekarriko duela jasoko da. Mathieu Kassovitzek zuzendu zuen, 1995ean. Frantses lana da, 96 minutukoa. 1995ean Donostiako Zinemaldian Gazteen Saria irabazi zuen, urte berean Zuzendari Onenaren Saria eman zioten Cannesko Jaialdian, eta Frantses Film Onenari Cesar saria ere bai.