Hiru Trukuk emango du kontzertua gaur Kultur Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 15a, 11:03

"Apirila euskeraz blai" lelopean antolatu diren ekintzen artean, Hiru Truku taldeak eskainiko du kontzertua gaur iluntzean Kultur Leioako auditorioan. Joseba Tapiak (eskusoinua), Ruper Ordorikak (ahotsa) eta Bixente Martinezek (bouzoukia, mandolina, gitarra) –argazkian, ezkerretik eskuinera– bat egiten dute euskal kantagintza tradizionala berreskuratzeko egitasmo honetan. Emanaldia 20:30etik aurrera izango da eta 10 euroko prezioa du sarrerak.

Nafarroako kantu zaharrak I

Izenburuari erreparatuz aurreikus daitekeen moduan, Bizkaiko kantuak ardatz zuten bi diskoen ostean, Nafarroako kantutegi zaharraren eguneraketa dakarkigu azken lanean Hiru Trukuk. Azkarateko Katarain estudioetan ibili ziren diskoa grabatzen, 2004eko azarora bitartean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun