Astelehenean abiatu zen Euskal Zinemaren Asteak amaitzera bidean doa. Orain arte ugariak izan dira Kultur Leioan eskainitako proiekzio eta solasaldiak; baina, oraindik, zer ikusi eta entzun geratzen da igandera bitartean. Besteak beste, larunbatean, Euskarazko zinemagintzaren egoera gaur izenburuko hitzaldia emango dute 19:00etatik aurrera Telmo Esnal eta Asier Altuna "Aupa Etxebeste" filmaren zuzendariek. Ordu t'erdi beranduago, berriz, "Txotx", "Berrogei ezetz", "Topeka" eta "Amuak" laburmetraiak egongo dira ikusgai kultur aretoko auditorioan, 2 euroren truke.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!