Emakumeon Bigarren Mundu Martxa aurkeztuko dute arratsaldean Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 15a, 14:43

Dagoeneko 2005. urteko Emakumeon Mundu Martxa ospatzen ari da. Martxaren hasiera eta lehenengo erreleboa martxoaren 8an izan zen Brasilen, eta Euskal Herritik maiatza aldera helduko da. Helburua emakumeen eskubideen aldarrikapena egitea eta mundu osoko emakumeon artean egin duten Eskubideen Karta (gazteleraz) aurkeztea da, Bilgune Feministako kideek jakinarazi dutenez. Ekimen horren berri emateko eta edozein kezka, proposamen eta galdera entzun eta erantzuteko tartea zabalduko da Itzubaltzeta gaztetxean gaur 19:00etan egingo den aurkezpenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun