Arkaitz Goikoetxea eta Kepa Saratxagari harrera egin diete Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 15a, 15:23

Arkaitz Goikoetxea eta Kepa Saratxaga preso zeuden Algortako gazteei atzo eman zieten behin-behineko askatasuna, Navalcarnero eta Alcala Mecoko presondegietan. Kepa Saratxaga goizeko 4:30ean heldu da Algortara, berarekin batera askatu berria ere izan den Galdakaoko Xabier Arriluzea lagundu ostean. Goikoetxearen kasuan, goizeko 10:00etan heldu da herrira. Hirurak auziperatuta daude Galdakaoko Guardia Zibilaren kuartela erasotu zutelakoan eta 22na urteko eskaera egin du haientzat fiskalak. Akusatu guztiek salatutakoa ukatu eta froga bakarra diren deklarazioak torturapean egin direla esan dute. Auzi beragatik epaitu duten Endika Lejarzegiri buruz "oraindik ez da argitu epaileen erabakia. Hasiera batean libre atera dela zabaldu arren, abokatuek ezin izan dute hori baieztatu" jakinarazi du Etengabe Uribe Kostako amnistiaren aldeko mugimenduaren bitakorak. Argazkian, Saratxaga eta Goikoetxea Amnistia tabernan, beren argazkiak hartu ostean.

Biek ala biek ez zuten espero kalean jartzea. Arkaitz Goikoetxeak Alacanterako "kunda" (bidaia) itxaroten ari zen eta ezusteko handia izan zen atzo 19:30ean behin behineko askatasuna jakinarazi ziotenean. Kepa Saratxagak ere poztasun handiz jaso zuen berria 20:00etan, eta zuzenean dena batu eta kalera abiatu zen. Xabier Arriluzea galdakaotarrekin bidaia egin ostean Bilbon eta Algortan ongi etorria eta zorionak jaso ditu Saratxagak.

Goikoetxearen irteera ez da hain erraza izan, gaizki ulertu bat dela medio, senideek ez baitzuten ezer jakin bere askatasunez goizeko 1:00ak arte. Madrilgo lagun baten etxean itxaron ditu senideak eta goizeko 10:00etan heldu da Algortara. Orduan, eta Etengabek adierazitakoaren arabera, 60 pertsona inguruk egin diete harrera "oso unkigarria" Goikoetxea eta Saratxagari Amnistia tabernan: "familiarrak eta lagunak agurtu eta besarkatu ondoren, euren argazkiak tabernako hormatik kendu eta hitz batzuk egin dituzte, batez ere barruan gelditu direnak gogoratzeko". Ongi etorriko ekitaldi ofiziala datozen egunetan jakinaraziko duela iragarri du Uribe Kostako amnistiaren aldeko mugimenduak.

Askatutakoen iritzia

Galdakaoko Guardia Zibilaren kuartelaren auzian "epaileak absolbitzeko erabakia hartu" duelakoan daude Goikoetxea eta Saratxaga, bestela behin behineko askatasuna ez litzateke "logikoa". Bestalde, UKBERRIri "muntaia ikaragarri" hori ez zela sostengatzen eta ez zegoela "arrazoirik ezta epaiketa egiteko, dena torturapean izan baita" esan diote biek.

Galdakaoko aferagatik barruan dagoen hirugarren algortarra, Endika Lejarzegi, kaleratzea "saiagoa" ikusten dute Saratxaga eta Goikoetxeak, epaiketa gehiago dituelako, baina "bera eta beste guztiak askatzea lortu behar dugu". Bestalde, gazteak pozik egon arren, aitortu dute zarata eta jendetzari ez daudela ohituta eta barruan ezagutu duten "pertsonak erreferentzialak" faltan botatzen dituztela. Baina "eskerrak eman nahi dizkiogu guztioi" eta lan egiteko deia egin dute "sei urtetan irabaziko dugulako".

Amnistiaren aldeko mugimendua

Uribe Kostako amnistiaren aldeko mugimenduak hainbat ohar egin du Galdakaoko kuartelaren epaiketaren inguruan. Alde batetik, "epaiketaren sententzia oraindik ez da idatzi, baina epaiketan ohi denez, lehendabizi inor absolbitu edo emandako epaiarekin kalera irteteko denean, kaleratzeko agindua ematen dute epaileek sententzia idatzi baino lehenago".

Beste aldetik, Durangoko Iurdan Martitegi epaiketa honetan libre gelditu dela, baina beste espetxe zigorra betetzen ari delako kartzelan jarraitu beharko dela eta Galdakaoko Jon Krespo, Ugaitz Perez eta Iker Lima gazteen iguruan berririk ez dagoela jakinarazi du Uribe Kostako amnistiaren aldeko mugimenduak, baina erakundearen ustez "dirudienez zigortu egingo dituzte, epaileek ez baitute hauen gainean inolako erabakirik hartu".

Ertzaintzari kritika

Azkenik, amnistiaren aldeko mugimenduak honako analisia plazaratu du epaiketaren inguruan: "Epaiketan bertan argi eta garbi gelditu da guztia Ertzaintzak torturak erabiliz egindako muntaia politiko-poliziala izan dela: hainbat gazte inputatu ditu, espetxean bi urte baino gehiago egin dute eta horietako batzuek frogatu ahal izan dute ez zutela leporatzen zietenarekin inolako zer ikusirik. Honek balio handiagoa hartzen du jakinda Espainiako Auzitegi Nazionala euskaldunak kartzelaratzeko epaitegi berezia besterik ez dela. Eta kontua horixe da: Ertzaintzak lortu duela gazte hauek espetxean bi urtez baino gehiago egotea eta lortu duela beste gazte batzuk zigortzea. Horixe da epaiketa honen muina, behin eta berriro salatu dugun muntaia honen neurri politikoa, Ibarretxeren plana faxista espainiarren aurrean zuritzeko egindako operazio politikoa".

Gaiaren inguruko berriak:

Astelehenean bukatu zen Lejarzegi, Saratxaga eta Goikoetxearen kontrako epaiketa (2005 Api 13)

Berriro atzeratu da Arkaitz Goikoetxea algortarra eta beste bost gazteren aurkako epaiketa (2005 Api 06)

Goikoetxea, Lejarzegi eta Saratxagaren kontrako epaiketa jarraituko du (2005 Mar 17)

Bihar jarraituko du Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegiren aurkako epaiketak (2005 Mar 17)

Bertan behera gelditu da berriro epaiketa, data zehatzik gabe (2005 Ots 23)

Baliteke bihar amaitzea Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegiren aurkako epaiketa (2005 Ots 21)

Senideek iragarri bezala, Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegi epaitzen hasi dira (2005 Ots 17)

Bertan behera gelditu da Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren aurkako epaiketa (2005 Ots 14)

Baliteke berriro atzeratzea Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren kontrako epaiketa (2005 Ots 11)

Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren kontrako epaiketa otsailaren 14an hasiko da (2005 Urt 27)

Otsailean epaituko dituzte Kepa Saratxaga, Arkaitz Goikoetxea eta Endika Lejarzegi (2004 Aza 18)

Algortako presoen gaineko berriak (2004 Urr 29)

Kepa Saratxaga, Endika Lejarzegi eta Arkaitz Goikoetxeari 22na urteko kartzel zigorra jarri nahi diete (2004 Urr 08)

22 urteko espetxe zigorra eskaera Ertzaintzaren muntaia eskandalagarrian (2003 Abe 19)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun