Europa Pressek zabaldutakoaren arabera, mezuak bi eratan jaso daitezke, SMS gisa edo MMS gisa. Azken horietan emaitzei buruzko grafikoak izango dira. Mezu laburrak (SMS) euskaraz jasotzeko, "hauteskundeak" hitza edota "elecciones" (gazteleraz) hitza bidali behar da 222 telefono zenbakira. Jasoko dituen hiru mezuren truke 0,45 euro ordainduko du bezeroak.
Multimedia mezuak (MMS) jasotzeko aukera ere eskaintzen du Euskaltelek. "MMS hauteskundeak" (euskarazko bertsiorako) edo "MMS elecciones" (gaztelerazko bertsiorako) mezua bidali behar da 222 zenbakira. Aukera hori hautatuz gero, Euskal Autonomia Erkidego (EAE) osoko emaitzak eta lurralde bakoitzeko emaitzak jasoko ditu bezeroak grafikoen bitartez, 1,80 euro ordainduta.