Apirilaren 16an, larunbata, Aus der Welt emakumez osatutako Euskal Herriko orkestra sinfoniko bakarrak kontzertua emango du Getxo Antzokian. Errezitaldia 20:00etan hasiko da eta sarrerak 3 eurotan salgai daude. Paloma Nogues (argazkian) argentinarrak zuzendutako taldea Bilboko Emakumeren Arloak 2002. urtean bultzaturik sortu zen, arte munduan emakumeen lana ezagutarazteko helburuarekin. Egun, zazpi biolin-jole, bi txelo eta kontrabaxu-jole batez osatuta dago taldea. Concertinoa Isabel Madrazorena da. Instrumentistak gazteak dira baina eskarmentua badaukate. Izan ere, haietako batzuk Pablo Sarasate orkestrako titularrak dira, taldeko batek Bilboko Sinfonikoan jotzen du, zenbaitek Euskadiko Sinfonikoarekin parte hartzen du, eta badaude Europako ospe handienetako ikastetxeetan ikasketak amaitzen ari direnak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!