Besteak beste, hauek dira jorratuko diren edukiak:
- Gai jakin batzuen inguruan esamoldeak garatu: adarra jotzea, ligatzea eta haserretzea.
- Egoera informaletan euskarazko erregistro kolokiala erabiltzera animatu.
- Hizkuntzarekin jolastu eta ondo pasa daitekeela erakustea.
- Euskarazko erregistro kolokiala erabiliz gustura sentitzea.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Bizarra Lepoan euskara elkartea (Teresa Zarraga)
Karitatea kalea, 1-10. bulegoa. 48991 Algorta
Tel.: 94 491 43 57
e-posta: bizarralepoan@euskalnet.net
"Lagunarteko hizkerarekin jolasean" izenburupean, 15 eta 18 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako gazte hizkera ikastaroa antolatu du