Herriz herri autogestioa zabaldu, Sopelako Gazte Asanbladaren komunikatua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 17a, 04:18

“Sopelako herriari: Sopelako Gazte Asanbladatik idatzi nahi dizuegu nortzuk garen eta gure egoera zein den azaltzeko. Gazte Asanblada herriko gazteak bildu nahi dituen ekimena da. Asanbladak irekiak dira, hau da, edonork parte har dezake nahi duen moduan. Gure harremanak asanblada bidezkoak dira (berdintasunean oinarrituta) eta gure erabakiak horrela hartzen ditugu ere. Jorratzen ditugun gaiak zabalak izan daitezke, jendeak proposatzen dituenak eta asanblada osatzen dugunon ardura eta proiektuen arabera.

Herrian eta gure inguruan orokorrean ikusten dugun alternatiba ezagatik sortzen da gazte asanblada. Badirudi dirua ezinbestekoa dela edozer gauza egiteko, ondo pasatzeko beti ordaindu behar duzula, edo hori zabaldu nahi digute behintzat.

Baina argi dago guk gure inguruko jendearekin egiten ditugun gauzak beti izango direla merkatuan kontsumitzeko eskaintzen dizkigutenak baino positibo, sortzaile eta aberasgarriagoak.

Gure ibilbidea hasia dugu eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, baita ere zuen ideia eta proiektuak zuen kabuz egi bihurtzera. Era berean, gure ekimenak aurrera eramateko lokal baten beharra daukagula adierazi nahi dugu, eta herriari jakinarazi, honen aurrean gure eskuetan dagoela hartzea guri dagokiguna.

Gaztetxea lortuko dugu!”

Horrela idatzi genuen orain dela hilabete bat eta gaur egia bihurtu ere. Ongi etorri izango zarete guztiok dagoeneko lortu dugun gaztetxean. Helbidea: Urdulizko Igeltzera Industrialdea z/g.

Sopelako Gazte Asanblada (SGA)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun