Euskal presoak baraualdian izango dira gaur

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren kide diren 710 presok, tartean Uribe Kostako 37 lagun, jan gabe igaroko dute gaurko eguna. Izan ere, gaur preso politikoen nazioarteko eguna da eta protesta horren bidez EPPKkoek beraien eskubideak aldarrikatu nahi dute. Bestalde, Iruñean ere preso politikoen nazioarteko eguna ospatzeko ekitaldiak izango dira, atzo Askatasunak jakinarazi eta "Berria" egunkariak jaso zuenez.

Gaiaren inguruko berriak:

Euskal presoek baraualdia egingo dute bihar (Berria 2005 Api 16)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun