Arazo larririk gabe zabaldu dira hautes-mahaiak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 17a, 12:22

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan diren 2.689 hautes-mahaiak arazorik gabe ireki dira goizeko 9:00etatik aurrera, EAEko Herrizaingo Sailak adierazi duenagatik. Iturri berberek nabarmendu dutenez, lehenengo orduetan ertzainek kartelak eta pankartak kendu dituzte hainbat hautes-guneetan eta haien inguruetan, baina Balzaren departamentuak ez du zehaztu zer eskualdeetan gertatu den hori. Azkenik, lehenengo ordutik aurrera ere telebista batzuk zain daude Areetako Hizkuntz Eskolan Carlos Iturgaiz PPko eurodiputatuaren zain. 2001eko Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeetan (argazkian) eta azken Europako Batasuneko hauteskundeetan istuluak izan zituen Iturgaitzek ezker abertzaleko ikuskatzaileekin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun