Txukuntzeko lanekin jarraitzen dute Mecanica La Peñan zabaldutako gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 17a, 19:24

Sopelako Gazte Asanbladako kideek atzo Urdulizen okupatutako Mecanica de La Peña SA enpresan jarraitzen dute, gaua bertan pasatu ostean. SGAko lagunek UKBERRIri esandakoaren arabera, bart zaintza talde bat antolatu zuen Gazte Asanbladak. Horrela, 15 gaztek bertan lo egin zuten. Gauean ez zen inolako gertaerarik izan baina tentsio uneak bizi izan zituzten gazteak goizeko 4:00etan Ertzaintzaren dotazio bat bertaratu eta enpresa aurrean geldituta geratu zenean. Azkenean, ertzainak alde egin zuten gaztetxean sartu gabe. Gaur, berriz, gelak garbitzen eta egin beharreko lanak diseinatzen eta banatzen izan dira gazteak.

Gaiaren inguruko berriak:

Herriz herri autogestioa zabaldu, Sopelako Gazte Asanbladaren komunikatua

Sopelako Gazte Asanbladak Mecanica La Peña lantegi zaharra okupatu du Urdulizen
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun