Euzko Alderdi Jeltzalea eta
Eusko Alkartasunak osatutako koalizioak 140.000 boto eta 4 legebiltzarkide galdu arren, lehena izan da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan burututako hauteskundeetan, 463.372 boto eta 29 jesarleku bereganatu dituela. Bere atzean,
Patxi Lopezen
PSE-EE gelditu da 272.192 boto eta 18 legebiltzarkiderekin (lehen 13 zituen), ia 20.000 boto irabazita.
Alderdi Popularra izan da hirugarrena lehia horretan, 208.438 bozka bereganatu dituela, orain dela lau urte baino 120.000 gutxiago. Lortutako diputatu kopurua ere txikiagoa izan da: 19 izan beharrean (
UAk eta PPk 2001ean lortutakoak) aurrerantzean 15 ordezkari izango ditu PPk Gasteizen. Indar handiarekin sartu da
Eusko Legebiltzarrean EHAK alderdi berria, 150.076 boto eta 9 jesarleku irabazita. Komunistek
Batasunaren babesa izan dute, eta alderdi honen aurreko hautes-zerrenda izan zen Euskal Herritarrok baino 7.000 boto gehiago bereganatu ditu, Euskal Herritarron oinordekoa ere den
Aralarrekin (27.999 boto eta diputatu bat) lehian izan dela. Azkenik,
Ezker Batua-Berdeek zituzten 3 diputatuak mantendu dituzte, nahiz eta bidean 14.000 boto galdu, 64.863 atxiki dituztela. EHKA eta Aralar izan dira botoetan igo diren alderdi bakarrak parte hartzea, orain dela lau urtekoa baino %9 txikiagoa izan baita.