Falconetti Peña zuzendariaren "El Forat, el agujero" dokumentalaren emanaldiarekin abiatuko dira gaur, Leioako EHUko campusean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatutako "Gazteok eta etxebizitza" izeneko jardunaldiak. Antolaketa urbanistikoa eta auzo borrokari buruz dihardu aipatu filmak. Hurrengo bi egunetan, berriz, mahai-inguru bana egingo dute eta, ostirala bitartean, etxebizitzaren gaiak inspiratutako artelanen erakusketa ere egongo da ikusgai. Proiekzioa eta solasaldiak biak 11:00etatik aurrera izango dira Zientzia eta Teknologia Fakultateko Gradu Aretoan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!